Gizartea -

Polemika

Segolene Royalek eskotea erabiltzea debekatu izana gezurtatu du

2007an presidentetzarako hautagaia izan zenak "emakumezko langileei eskoterik gabeko janzkera zuzena eskatu die", Le Point egunkariak argitaratu duenez.

Segolene Royal Frantziako Ekologia ministroa. Argazkia: EFE
Segolene Royal Frantziako Ekologia ministroa. Argazkia: EFE
Segolene Royal Frantziako Ekologia ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segolene Royal Frantziako Ekologia ministroak Ministerioan eskoteak erabiltzea debekatu duela argitaratu du ostegun honetan Le Point egunkariak, baina François Hollanderen emazte ohiak informazio hori gezurtatu du.

"Gezurra da, noski, Ministerioan eskoteak erabiltzea dekatu dudala. Zurrumurru hori barregarria da!", idatzi du Royalek, Twitterren.

Le Point egunkariak Ministerioko iturriak aipatu ditu, horiek identifikatu gabe, eta, horrek argitaratu duen informazioaren arabera, "emakumezko langileek eskoterik gabeko janzkera egokia eramatea" eskatu du ministroak.

Twitterren argitaratu duen beste mezu batean, eman duen agindu bakarra funts publikoen erabilerari dagokiola azaldu du Royalek.

Gainera, egunkari kontserbadoreak azaldu duenez, ministroa egoitzan dagoenean eraikinaren lorategian eta patioan erretzea debekatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea