Gizartea -
Gertakaria
Sutea izan da Bilboko ingeniaritza fakultatean eta jendez hustu dute
San Mameseko eskolan piztu da sutea. Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sua, eta ez da inor zauritu.
Erredakzioa
Sutea piztu da gaur eguerdian, 12:25 aldera, Bilboko Ingeniaritza Eskola Berrian, San Mames inguruan, eta fakultatea jendez hustu behar izan dute.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, suteak hirugarren eta laugarren solairuak kaltetu ditu, baina dagoeneko itzali dute suhiltzaileek.
Ertzaintzak azaldu duenez, konponketa lanak egiten ari ziren langile batzuek piztu dute nahi gabe sua. Soldatzaile baten txinpartaren ondorioz piztu da sutea, eta berehala zabaldu da. Kea seigarren solairuraino iritsi da.
Suhiltzaileek sua itzali badute ere, oraindik lanean dihardute, berriro piztu ez dadin, eta ez diete oraindik ikasleei eta langileen sartzen uzten.