Gizartea -
Istripua
Moto-gidari bat larri zauritu da Uharten izandako istripuan
Atzo iluntzean gertatu zen ezbeharra. Iruñeko 35 urteko gizonezko bat da zauritutakoa. Buruan kolpe larria jaso zuen, bidetik atera eta babes-hesia jota.
Erredakzioa
Moto-gidari bat larri zauritu zen atzo iluntzean, 21:25ean, Uharteko PA-30 errepidean izandako istripuan. Foruzaingoak jakitera eman duenez, bidetik atera zen moto-gidaria eta errepide ertzeko babes hesiaren kontra jo zuen.
Iruñeko 35 urteko gizonezko bat da zauritutakoa. Buruan kolpe larria jaso zuen eta larri dago Nafarroako Ospitalean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea