Gizartea -

Gertakari larria

Gizonezko batek 19 hilabeteko semea hil du Madrilen

Halaber, bost urteko semea zauritu du labanaz, eta egoera larrian ospitaleratu dute. Ustezko erasotzailea berehala atxilotu dute.

Gertakaria jazo den eraikina. EFE
Gertakaria jazo den eraikina.
19 hilabeteko semea hil du gizon batek Madrilen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek 19 hilabeteko semea hil du labankadaz eta bost urteko beste seme bat larri zauritu du bart Madrilgo Carabanchel auzoan, Poliziak jakitera eman duenez.

Larrialdi zerbitzuetako langileak krimena jazo den etxebizitzara iritsi direnean, umea hilda topatu dute, lepoan labanaz egindako zauriak zituela.

Bost urteko semeari ere eraso dio. Labana sartu dio bizkarrean, eta larri eraman dute ospitalera.

Umeen amak, izebak eta amonak psikologoen laguntza behar izan dute, eta ospitalera eraman behar izan dituzte, antsietate krisi batek jota.

Ama krimenaren lekuko izan da, eta bizilagunei laguntza eskatu die. Horiek izan dira Polizia ohartarazi dutenak. Ustezko hiltzailea atxilotuta eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea