Gizartea -

Noos auzia

Urdangarinen intimitatea urratu dutenik ukatu du epaileak

Palmako dukeak helegitea aurkeztu zuen bere posta elektronikoa argitaratzeagatik, baina Bartzelonako epaile batek atzera bota du. Euro bateko kalte-ordaina eskatzen zion dukeak Torresi.

Iñaki Urdangarin Palmako dukea. Artxiboko irudia: EFE
Iñaki Urdangarin Palmako dukea. Artxiboko irudia: EFE
Iñaki Urdangarin Palmako dukea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarin Palmako dukeak helegitea aurkeztu zuen bere posta elektronikoa argitaratzeagatik, baina Bartzelonako epaile batek atzera bota du. Noos Institutuko ordenagailutik bidalitako mezuen argitalpenak bere intimitatea urratzen zuela uste zuen dukeak.

Diego Torres bazkide ohiari eta zazpi argitaletxeri euro bateko kalte-ordain sinbolikoa eskatzen zien dukeak, baina Bartzelonako epaileak helegitea bertan behera utzi du sententzian.

EcoPrensa S.A., Unidad Informacion General, SLU, El Semanal Digital, Semana S.L., Publicaciones Heres S.L. eta Titania Compañia Editorial enpresei posta elektronikoen argitalpena debekatzeko eskatzen zuen Urdanagarinek helegitean, nahiz eta Noos Institutuko ordenagailuetatik bidali.

Posta elektronikoari buruz orain arte argitaratutako albisteak "ikerketa judizial oso garrantzitsu baten barruan" kokatu behar direla gogorarazi du epaileak sententzian. Magistratuaren hitzetan, "mezuek interes orokorra dutela ez dago zalantzarik eta honenbestez, intimitate eskubidea desagertu egiten da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin albisteak