Gizartea -

Erasoa

Harriak jaurti dituzte Lanbidek Barakaldon duen bulegoaren aurka

Gertakariak bart jazo dira. Ertzaintzak 22:30 inguruan jakin zuen burua estalita zuten lau lagun bulegoaren aurka harriak botatzen ari zirela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burua estalita zeramaten lau pertsonak harriak bota dituzte bart Lanbidek Barakaldon duen bulegoaren aurka, Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Ertzaintzak 22:30 inguruan jakin zuen lau ezezagun aipatu bulegoaren aurka harriak botatzen ari zirela.

Patruila batzuk bertaratu zirenerako, erasotzaileak ihes eginda zeuden. Bulego horretako kristalak hautsita zeuden ordurako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lanbide albisteak