Gizartea -
BJLO
Justiziako sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte Nafarroan
Botere Judizialaren Lege Organikoaren (BJLO) erreformaren aurkako mobilizazioak iragarri dituzten sindikatuen arabera, "hiritarren, enpleguaren eta Foruaren aurkako erasoa da".
Nafarroako sindikatuek Botere Judizialaren Lege Organikoaren (BJLO) erreformaren aurkako mobilizazioak iragarri dituzte. Beraien ustez, "hiritarren, enpleguaren eta Foruaren aurkako erasoa da".
Ministro Kontseiluan dagoeneko onartu egin dute erreforma eta Justiziako Administrazioko langileak aurka agertu dira hasieratik, "erregistro zibilaren pribatizazioa" dela eta, baina baita zerga berriengatik ere.
Gainera, bake epaitegiekin zerikusia duen gai batengatik haserre agertu dira ministroarekin: "gezurra" esan omen zuen, "bake epaileak soilik desagertuko zirela esan zuen, baina ez da hori gertatu", adierazi dute.
Horren harira, "Gallardonek sare judiziala suntsitu nahi du, hurbileko justizia kolpatuz", azaldu dute, erreformak "Bake Epaitegiak eta herri txiki eta ertainetako organo judizial gehienak bertan behera geldituko dira, milioika lagun probintzietako hiriburuetara joan behar izango direlarik".
Sindikatuek salatu dutenez, lege proiektuak "zortzigarren Xedapen Erantsia bertan behera utzi nahi du, Nafarroari tratamendu berezia ematen diona Foruarengatik justiziako konpetentziei dagokionean", esan dutenez.
Iragarritako erreforma aurrera ateratzen bada, "7/2011 Foru Legeari dagokion Konstituzio Auzitegian sententzian eragina izan dezake: Nafarroako justiziako langileen baldintzetan hobekuntzak ekarri zituen, beraien egoera transferentziaren garaira eramanez", beraien ustez.