Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

62 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jotzeagatik

Emakumeen aurkako indarkeria egotzi diote atxilotuari. Emakumea Santiagoko ospitalera eraman zuten, zauri arinekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko gizon bat atxilotu zuten, atzo, Gasteizen, emaztea jotzeagatik. Emakumeen aurkako indarkeria delitua egotzi zioten. Atzo arratsaldean gertatu zen ustezko erasoa; biktimak Gasteizko Udaltzaingora deitu zuen, erasoaren berri emateko. Udaltzaingoa emakumeak esandako lekura joan zen, bikotearen etxebizitzara, eta bertan atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Emakumea Santiago Ospitalera eraman zuten, zauriak sendatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea