Gizartea -
'GuztiONA' proiektua
Donostiak saria lortu, hirian garapena eta turismoa sustatzeagatik
Donostia hiririk berritzaileena izendatu dute garapenaren eta turismoaren alorrean 'Innovative City of the Future' lehiaketan.
Erredakzioa
Garapen eta turismo arloan egindako lanarengatik saria eman diote Donostiari. 'Innovative City of the Future' du izena lehiaketak, eta Europe Business Assemblyk antolatu du. Antolatzaileek 'GuztiONA' proiektua hobetsi dute. Proiektu hori janari klusterra da eta turismoari, komertzioari eta gastronomiari lotutako agente desberdinak batzen ditu.
Donostiako Sustatze Departamentuak ohar batean adierazi duenez, "ekimen honen helburua soluzio berritzaileak aurkitzea da bizitza urbanoa, garapen integratua eta inbertsoreak erakartzeko".
Garapen eta turismo arloan eta gastronomia azpi-arloan hiri berritzaile moduan aukeratu dute Donostia.