Gizartea -

Iparraldean

6 urteko hitzarmenak egin ahal izango dituzte udalek eta ikastolek

Prefetak gogoratu du erakunde publikoek ezin dutela inolaz ere eraikin publikorik utzi elkarte pribatuen esku. Baina behin-behineko okupazio baimenen bidea zabaldu dute.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak Euskal Herrian duen gobernu ordezkariak Iparraldeko ikastolen egoera argi lezakeen txosten bat plazaratu du.

Prefetak gogoratu du erakunde publikoek ezin dutela inolaz ere eraikin publikorik utzi elkarte pribatuen esku. Baina behin-behineko okupazio baimenen bidea zabaldu du gaur Frantziak.

Aurrerantzean, sei urteko hitzarmenak izenpetu ahal izango dituzte udalek eta ikastolek. Merkatuaren prezioak errespetatu beharko dituzte. Seaskaren erreakzioa Herri Urrats egunean jakingo da, maiatzaren 11n.

Prefetak eta suprefetak agerraldia egin dute Goizak Gaur Ikastolen finantziazioari buruzko zirkularra aurkezteko.

Herriko etxeek ezingo dute diru-laguntzarik eman ikastola berrien eraikuntzarako. Aukera bakarra, ikastolei lokala alokairuan uztea.

Ikastola berriak eraikitzeko diru-laguntzak eman ahal izan gabe segiko dute Herriko Etxeek. Prefetak eta suprefetak aurkeztutako zirkularraren arabera, ez zuzenean eta ezta zeharka ere, herriko etxeek ezingo dute diru-laguntzarik eman.Berritasun bakarra, Herriko Etxeek lokala utzi ahalko dietela Ikastolei alokairuan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea