Gizartea -
Gertaera
Bi pertsona larri zauritu dira euskal errepideetan
78 urteko gizon bat larri zauritu da, gidatzen ari zen furgoneta errepidetik atera denean, N-Iean, Ordizian. Halaber, 19 urteko gazte bat motorrean zihoala zauritu da, Caparrosen.
Erredakzioa
Gizonezko bat (78 urte ditu) larri zauritu da gidatzen ari zen furgoneta errepidetik atera denean, N-Iean, Ordizian, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 13:25ean izan da, N-Ietik Irunera bidean zihoan Mercedes Benz Sprinter furgoneta galtzadatik irten denean, Ordizian.
Gidariak haizetako batekin kolpea hartu du, eta larri zauritu da, ondorioz, Zumarragako Ospitalera eraman dute.
Bestalde, 19 urteko gazte bate larri zauritu da ostiral honetan, Caparrosen, Nafarroak Gobernutik azaldu dutenez.
Istripua 13:10ean izan da, Caparroson, Zara kaleko 37 zenbakian, gazteak gidatzen zuen motorrak etxe baten paretarekin jo duenean.