Gizartea -
Gaur hasiko da epaiketa
34 urte eskatu dituzte Hernanin bikotekidea hil zuen gizonarentzat
Gipuzkoako Auzitegiak gaur hasiko du 2011. urtean Hernanin ustez bere bikotekidea labankadaz hil zuen gizonezkoaren aurkako epaiketa.
Erredakzioa
Gipuzkoako Auzitegiak gaur hasiko du 2011. urtean Hernanin ustez bere bikotekidea labankadaz hil zuen gizonezkoaren aurkako epaiketa. Guztira, Fiskaltzak 34 urteko espetxe zigorra eskatuko du, emakumea hil eta horren alaba hiltzen saiatzea egotzita.
Horrez gain, auzipetuari liskarra saihesten saiatu ziren bi gizonezkori eraso egitea ere leporatu diote.
Clara Campoamor elkarteak 34 urteko espetxe zigorra eskatuko du eta herri akusazioak, berriz, (emakumearen familiak) 26 urte, ezin duelako beste bi herritarrei egindako erasoagatik zigorrik eskatu.
Defentsak gertatutakoa partzialki onartu du eta, guztira, 11 urteko zigorra eskatuko du. Aringarri moduan gizonezkoa edanda eta “haserrealdi” egoeran zegoela argudiatuko dute abokatuek.
Auzipetuak zazpi urteko harreman sentimentala izan zuen Rosario Roman hildako emakumearekin . 2008an, tratu txarrengatik zigortu zuten, eta emakumeak tratu txarrengatik salatu zuen 2011ko maiatzaren 1ean, baina, hurrengo egunean salaketa kentzea erabaki zuen.