Gizartea -

Polemika

Desigual: 'Kondoia zulatzea amatasunaren aldeko kantua izan liteke'

Kataluniako Gobernuak Desigual moda enpresaren azken iragarkia telebistatik kentzea eskatuko duen ala ez aztertuko du gaur.

Desigualen iragarki batek polemika piztu du Katalunian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Gobernuak Desigual moda enpresaren azken iragarkia kentzea eskatuko duen ala ez aztertuko du gaur. Iragarki horretan, emakume gazte batek kondoi batzuk zulatzen ditu, haurdun geratzeko helburuarekin.

Iragarki horrek eztabaida handia piztu du sare sozialetan, eta emakumezkoen hainbat elkartek iragarkia telebistatik kentzea eskatu dute dagoeneko.

Prebentzioarekin “arinkeriaz” jokatzea leporatu dio Kataluniako Gobernuak Desiguali.

Enpresak, bestalde, ohar bat bidali du publizitate kanpaina babestuz. Iragarki horrekin ez dutela “sentsibilitaterik mindu” nahi izan adierazi dute.

“Orain arte egin ditugun kanpainen mezuarekin bat dator hau ere: norberak erabakiak hartzeko duen gaitasuna goratu nahi dugu, eta iragarki honetan ametsak egi bihurtzeko eskubidea aldarrikatu nahi izan dugu”.

Kondoiak zulatzea “arreta deitzen duen” zerbait dela onartu du Desigualek, “iluntasunean pospolo bat piztea ala isiltasunean globo bat lehertzea bezala”. “Baina pospolo bat pizteak ez du zertan piromania ekarri behar, ideia bat izatea, adibidez, ekar dezake. Kondoia zulatzea amatasunaren aldeko kantua izan daiteke. Sinbolo bat, metafora bat, azken finean. Irudimena askea da ondorioak ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea