Gizartea -

Gipuzkoa

Hiru behargin zauritu dira Zestoako galdategi batean izandako sutean

Azkola galdategiko hiru langilek erredurak izan dituzte aurpegian eta eskuetan. Beste 11 ospitalean dira, kea arnastegatik.

Sutea gaur goizeko lehenengo orduan piztu da. Irudia: EiTB
Sutea gaur goizeko lehenengo orduan piztu da. Irudia: EiTB
Sutea gaur goizeko lehenengo orduan piztu da. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkola Zestoako galdategian izandako sute baten ondorioz hiru langilek erredura larriak pairatu dituzte, esku eta aurpegian, eta beste hamaika ospitalean dira, kea arnastu dutelako, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Istripua 9:10ak aldera jazo da, Azkola Galdategian, Zestoako Arroa Bekoa auzoan.

Ertzaintzako hiru auto, Osakidetzako helikoptero bat -zaurituetako bat eraman du- eta Gipuzkoako suhiltzaileak bertaratu dira, sua itzaltzeko.

Aipatu iturriaren arabera, hiru langilek erredura larriak izan dituzte aurpegian eta eskuetan, eta beste hamaika ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak gaur Suteak Zestoa azken ordukoa