Gizartea -
Elikagaien Bankuak
Kaikuk 150.000 kilo elikagai eman zizkien iaz elikagaien bankuei
Gizarte erakunde horien eta boluntarioen lana nabarmendu du Kaiku Elikagai Korporazioak komunikatu baten bidez.
Erredakzioa
Kaiku Elikagai Korporazioak 150.000 kilo esneki baino gehiago eman zizkien 2013an elikagai bankuei.
Komunikatu baten bidez, Kaiku Elikagai Korporazioak gizarte-erakunde horien eta boluntarioen lana nabarmendu du, urtero milaka eta milaka elikagai bildu, biltegiratu eta banatzen dituztelako.
Esneki konpainiaren esanetan, duela urte batzuk hasi zen elikagai bankuekin elkarlanean, baina krisi egoeretan inoiz baino beharrezkoagoa da gizartearekiko konpromisoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea