Gizartea -

ONCE-REN ZOZKETA

ONCEk 40.000 euro utzi ditu Gasteizen, Amaren Eguneko zozketa berezian

Kupoi saritua Biltzar Nagusien kalean saldu zuten, Lakua auzoan. Zozketa honetako lehen saria Malagako Pedregalejo auzora joan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaren Eguneko zozketa bereziak autonomia erkidego hauetan ere utzi ditu sariak: Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Madril eta Valentzia.

Amaren Eguna dela eta ONCEk egin duen zozketa bereziak 40.000 euro utzi ditu Gasteizen, zozketa horretan saritutako kupoietako bat bertan saldu baitute.

ONCEk zabaldu duenez, kupoi saritua Gasteiz hiriburuko Biltzar Nagusien kalean saldu zuten, Lakua auzoan.

Zozketa honetako lehen saria Malagako Pedregalejo auzora joan da. Saridunak 15 milioi euro jasoko ditu eskudirutan, eta 6.000 euro jasoko ditu hilean, 25 urtean.

Amaren Eguneko zozketa bereziak autonomia erkidego hauetan ere utzi ditu sariak: Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Madril eta Valentzia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea