Gizartea -

DBH eta Batxilergoa

EAE lehena, DBHko eta Batxilergoko tituluak eskuratzen

Estatuan 2012an DBHko eta Batxilergoko titulu gehien EAEko ikasleek lortu zituzten, datuak ehunekotan alderatuz gero.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuan 2012an DBHko titulua lortzeko adina (15 urte) zuten ikasleen % 75,1ek izan zuten hori eskuratzeko aukera. Kopuru hori aurreko ikasturtean baino 4 hamarren altuagoa da, eta hezkuntza-maila hori ezarri denetik inoiz izan den handiena.

Emakumezkoen tasa (% 80,6) gizonezkoena (% 69,9) baino askoz ere handiagoa izan zen, baina aldea murriztuz doa (10,7 puntukoa izan zen ikasturte horretan, eta 14koa izan zen urte batzuk lehenago).

Batxilergoko datuei dagokienez, ikasleen % 52,1ek (aurreko urtean baino 2,4 puntu gehiago) gainditu zuten duela bi urte. Emakumezkoen % 59k eta gizonezkoen % 45,5ek bukatu zuten. Beraz, maila horretan 13,5 puntukoa da batzuen eta besteen arteko aldea.

EAEko emakumezko ikasleen % 88,3k lortu zuten DBHko titulua; Estatuko batez bestekoa 8 puntu txikiagoa izan zen. Gizonezkoei dagokienez, ikasleen % 83k lortu zuten; Estatuko batez bestekoa 13 puntu txikiagoa izan zen.

Batxilergoari dagokionez, EAEn neskatoen % 75,9k (Estatuko batez bestekoa 17 puntu txikiagoa da) eta mutikoen % 61,2k (Estatuko batez bestekoa baino 16 puntu gehiago) lortu zuten titulu hori.

2011-12 ikasturtean Unibertsitateaz kanpoko Hezkuntzan izandako emaitza akademikoen estatistikan (joan den astean kaleratu du Jose Ignacio Wertek zuzentzen duen departamentuak), hurrengo kurtsora ikasgai guztiak gaindituta igaro diren ikasleen datuak sartu dituzte, berritasun gisa. Horien arabera, DBHn eta Batxilergoan aurrera egiten duten neskatoen datuak mutilenak baino askoz ere hobeak dira.

Estatuan, 2012an, 319.591 ikaslek (167.128 neska eta 152.463 mutil) bukatu zuten DBH, eta 224.207k (122.990 neska eta 101.217 mutil) Batxilergoa.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea