Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, neska-laguna mailuarekin jotzeagatik
37 urteko gizon bat atxilotu dute, haren neska-laguna mailu batez jotzeagatik. Ezbeharra goizaldeko 02:00ak aldera izan da. Gizonak zigor-aurrekariak zituen.
Erredakzioa
37 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, neska-laguna mailu batez jotzeagatik, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Goizaldeko 02:00etan emakume batek Ertzaintzari deitu dio, bikotekideak etxean eraso egin diola esanez. Ertzaintzak lekura heltzean, adierazi dienez, bikotekideak iraindu eta kolpatu egin du aurpegian eta gorputzean, mailu batekin kolpatu dion arte.
Baita ere, iraindua eta tratu txarrak jasan dituela jakinarazi die ertzainei, nahiz eta inoiz ez salatu. Eztabaidaren erdian emakumeak bainugelan sartzea lortu eta Ertzaintzari abisatu dio. Erasotzaileak etxetik ihes egin du.
Ustezko erasotzailea etxearen inguruan aurkitu dute ertzainek, eta, atxilotu egin dute, emakumeen aurkako indarkeria delitua egotzita. Dirudienez, zigor-aurrekariak ditu.