Gizartea -

5.000 euroko iruzurra

5.000 euro ostu dizkiote adineko emakume bati Gasteizen

Iruzurraren biktimak 72 urte ditu, eta sarituta omen zeuden kupoi batzuen truke eman zien dirutza hori iruzurgileei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loteria sarituaren iruzurra egin diote 72 urteko emakume bati Gasteizen. Kaletik zihoala, bi pertsona hurbildu zitzaizkion, eta, haien hitzak sinetsi ondoren, 5.000 euro eman zizkien sarituta omen zeuden kupoi batzuen truke.

Udaltzaingoak zabaldu duenez, atzo bertan gertatu zen guztia. 10:30 aldera, emakume bat hurbildu zitzaion biktimari, eta Gasteizen kupoi saritu batzuk non kobratu ahal zituen galdetu zion.

Une horretan, gizon bat hurreratu zitzaien, eta kupoiak non eta nola kobratu ahal diren azaldu zien.

Ustezko iruzurgileak, eskertuta, kupoi saritu haietako batzuk emango zizkiela esan zien, baina, trukean, diru apur bat eman behar ziotela esan zien.

Iruzurgileek etxera lagundu zioten biktimari, aurrezki libreta hartu eta bulego batean 5.000 euro atera zituen arte. Dirua jaso bezain pronto, baina, ihes egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea