Gizartea -
Istripua
Istripua izan da Arrontegiko zubian, eta ilarak sortu dira A-8an
Hiru autok eta kamioi batek talka egin dute N-637 errepidean, Getxon. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilarak sortu dira A-8 autobidean, Bilbo parean.
Erredakzioa
Hiru autok eta kamioi batek talka egin dute N-637 errepidean, Getxoko noranzkoan, eta auto-ilara luzeak eragin ditu A-8 autobidean, Bilbo inguruetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 07:15 inguruan jazo da, eta pertsona bat arin zauritu da.
Ezbeharraren ondorioz, lau erreietako hiru itxi behar izan dituzte, eta pilaketa handiak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea