Gizartea -

Jogurt baten ondorioz

Ume bat hil da jogurt bat jateagatik

Umearen gorputzak ez omen zuen laktosa jasaten, eta baliteke sojazko jogurt batek eragin izana alergia.

Sei urteko haurra hil da jogurt batek eragindako alergiaren ondorioz

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart shock anafilaktikoa izan eta gero hil zen 6 urteko umeak laktosarekiko intolerantzia zuen, eta irakasleak horren jakitun ziren. Villanueva de Perales udalerriko baserri-eskola batean zegoela, erreakzio alergikoa izan zuen, eta horren ondorioz hil zen. Baliteke sojazko jogurt batek eragin izana alergia.

Ikerketaren arduradunen arabera, adingabearen gorputzak ez zuen laktosa jasaten, eta arnas egiteko arazoak zituen, asmatikoa baitzen.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta jaki batzuen laginak (jogurtarena, besteak beste) laborategira bidali ditu jada, alergia zerk eragin zion zehazteko.

Guardia Zibila baserri-eskolako langileei deklarazioa hartzen hasi da. Epailearen aginduz, baina, langileek ezingo dute horren inguruko adierazpenik egin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea