Gizartea -
Katalunia
Mossoen pilotakada baten ondorioz galdu zuen begia emakume batek
Epaileak azaldu duenez, bai Mossoek bai Barne Ministerioak "lehenengo momentutik" gomazko pilotak tirokatu izana ukatu zuten azaroaren 14ko greba orokorrean.
Erredakzioa
Esquadra Mossoen gomazko pilota baten tiroketaren ondorioz begi bat galdu zuen emakumearen bertsioa egia dela esan du epaileak, eta mossoek izan zuten jokaera "zuhurtziagabea" izan zela azpimarratu du.
Autoan, Bartzelonako 11 zenbakiko instrukzio epaitegiko titularrak, Francisco Gonzalez Maillok, emakumeak egindako akusazio partikularreko eskaera ez du aintzat hartu.
Ebazpenean, magistratuak azaldu duenez, bai Mossoek bai Barne Ministerioak "lehenengo momentutik" gomazko pilotak tirokatu izana ukatu zuten azaroaren 14ko greba orokorrean. Manifestariaren bertsioa egiazkoa dela azpimarratu du.
Epailearen ustez, "inspektoreordeak aginduta inputatutako agenteak jaurtitako gomazko pilotaren jaurtiketak eragin zion emakumeari begia galtzea".