Gizartea -
Ezbehar tragikoa
Bost adingabeko hil ziren Badajozen mikrobus batek izandako istripuan
12 eta 15 urte arteko bost mutiko hil ziren ezbeharrean. Futbol talde bat zeraman mikrobusak eta nekazaritza-makina batek talka egin dute.
Erredakzioa
Monterrubio de la Serena Areto futbol taldean jokatzen zuten 12 eta 15 urte bitarteko bost adingabeko hil egin ziren atzo bidaiatzen ari ziren mikrobusak laborantza makina batekin talka egin ostean Castuera eta Puerto Hurraco herrien arteko bidean, Badajozen.
Lau adingabekok eta bi pertsona helduk Don Benito-Villanueva ospitalean ingresatuta jarraitzen dute nahiz eta haur batek eta autobuseko gidariak senda-agiria jasoko duten laster.
Prentsaurrekoan egin duten medikuen adierazpenean lepauztaia hautsi duen haurra eta korneako ultzeran zauritu den gidaria datozen orduetan irtengo dira ospitaletik.
Larrialdietako zerbitzuetako behaketa gunean daude mehaka hezurrean zauriak dituen beste gizonezko batekin batera.
Beste hiru adingabe pediatria unitatean daude nahiz eta bere osasuna ez den larria.
Hildako gazteen gorpuek Badajozeko Institutu Anatomiko Forensean jarraitzen dute. Hainbat senitarteko eta lagun bertara gerturatu dira.
Hileta elizkizunak egin aurretik hil kapera jasoko duen polikiroldegia prestatzen dabiltza.