Gizartea -
Gertaera
Enpresa batek su hartu du Bergarako San Juan industrialdean
Sutea langileak lanera sartu aurretik hasi da, eta, ondorioz, ez da zauriturik izan.
Erredakzioa
Informatika txipak egiten dituen enpresa batek su hartu du ostiral goizean, Bergarako San Juan industrialdean.
Sutea 7:30 aldera hasi da, langileak lanera sartu aurretik, eta, ondorioz, ez da zauriturik izan.
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen dute. Sutea kalte material handiak eragiten ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea