Gizartea -

Gertakaria

Urumeara erori den gizon bat erreskatatu dute, Donostian

31 urteko gizona haitzetan zegoen, erorita, konorterik gabe. Suhiltzaileen laguntzarekin atera dute, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urumea ibaian, konorterik gabe, erorita zegoen 31 urteko gizon bat erreskatatu du bart, Ertzaintzak, Donostian.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez,  04:00ak aldera, hainbat dei jaso dituzte, Salamanca Pasealeku inguruan pertsona bat ibaira erori dela abisua emanez. Ertzaintza esandako tokira joan denean, gizonezkoa konorterik gabe zegoen,  haitz artean erorita.

Suhiltzaileen laguntzarekin atera dute gaztea lehorrera, eta anbulantzian eraman dute Donostiako Ospitalera. Gizonekoa ibaira nola erori den ikertzen ari da Ertzaintza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea