Gizartea -
Pobrezia eta desberdintasunak
Kakaoa, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguneko protagonista
Bidezko merkataritza 60ko hamarkadan sortu zen, eta gaur egun 2,5 milioi ekoizle, 500 erakunde inportatzaile eta 4.000 dendatik gora dago Europan.
Erredakzioa
Gaur, larunbata, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari da, eta aurtengo edizioan, kakaoaren ekoizpenaren sektoreko gehiegikeriak eta bidegabekeriak salatzeko zenbait ekitaldi prestatu dituzte.
"Ekoizten duenarentzat, kontsumitzen duenarentzat, eta mundua aldatzeko ona" lelopean, txokolatea saltzeko, dastatzeko eta produktuaz gehiago jakiteko hainbat ekitaldi egin dituzte EAEko hiru hiriburuetan.
Txokolatea "pobrezia eta desberdintasunak errotzen laguntzen" duen ohiko produktuetako bat da, Caritasek hedabideei igorritako ohar batean salatu duenez.
GKE honek bat egin du kakaoa ekoizteko plantetan egin ohi den gehiegikerien salaketekin; gaur egun esplotazioa egin egiten jarraitzen dute, nahiz eta 2001ean txokolatea ekoizten duten enpresek konpromisoak hartu zituzten.
Urtean 116 milioitik gora sortzen duen sektorea da, Boli Kostan, esaterako, jasotzen duten diru apurrarekin alderatuta.
"Egun jasotzen dutena hamar bider jaso beharko lukete muturreko pobreziatik irteteko", esan du Mercedes Garcia de Vinuesa Bidezko Merkataritzako Estatuko Koordinakundearen presidenteak.
Bidezko Merkataritza 60'ko hamarkadan sortu zen, eta gaur egun 2,5 milioi ekoizle, 500 organizazio inportatzaile eta 4.000tik gora denda dago Europan.