Gizartea -
Ezbeharra
70 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Irunen
Artia eta Ibarla auzoak lotzen dituen errepidetik gertu zegoen hilotza, eta bertatik pasatu den pertsona batek eman dio abisua Ertzaintzari.
Erredakzioa
70 urteko gizon bat hilda aurkitu dute igande honetan Irunen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez.
09:30ak aldera, Artia eta Ibarla auzoa lotzen dituen errepidetik gertu pasatu den pertsona batek gorpua ikusi du, eta abisua eman dio Ertzaintzari.
Mediku bat joan da bertara, eta heriotza baieztatu du. Antza denez, berezko heriotzaz hil da gizona.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea