Gizartea -
Tarragonan
Emakume bat atxilotu dute bikotekide ohia erretzen saiatzea egotzita
Mossoen arabera, bigarren aldiz saiatu da bere bikotekide ohia erretzen, aurretik ere hilketa saiakera egotzita atxilotu baitute.
Erredakzioa
Esquadra Mossoek 60 urteko emakumezko bat atxilotu dute Reusen (Tarragona), bere bikotekide ohia erretzeko asmoz sute bat piztea egotzita. 61 urteko gizonezkoa Bartzelonako ospitale batera eraman dute, gorputz ia osoan bigarren eta hirugarren mailako erredurak dituela.
Mossoek azaldutakoaren arabera, bigarren aldiz saiatu da bere bikotekide ohia erretzen, aurretik ere gizonezkoa hiltzen saiatzeagatik atxilotu baitzuten. Emakumea etxera sartu omen zen eta leiho guztiak itxi omen zituen sua piztu aurretik. Gizonaz gain, beste hiru lagun artatu behar izan dituzte.
Sutearen ondorioz, jantokia eta logela bat kiskali egin dira.