Gizartea -
Basauri
Abian dira Arrigorriagarainoko pasealekuko lanak
Hiru hilabete beharko dituzte kilometro bateko luzera duen tartea egiteko. Behin amaituta, bukatutzat emango dute pasealekuaren Basauriko tartea.
Erredakzioa
Basauritik Arrigorriagaraino doan pasealekuko lanak abian dira eta hiru hilabeteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera, Gerdau enpresak prentsa-ohar baten bidez aditzera emandakoaren arabera. Gerdauk 650.000 euro eman ditu lanak finantzatzeko.
Lan horien ondorioz, Lapatza industrialdetik Arrigorriagako mugaraino doan bidea pasealeku bihurtuko dute.
Tarteak ia kilometro bateko luzera du, eta, lanak amaitutakoan, pasealeku horren Basauriko tartea bukatutzat emango dute.
Bidegorria izango du
Pasealekua oinezkoentzat diseinatuta dago eta bidegorria izango du. Basaurin eta Arrigorriagan 54.000 pertsona inguru bizi dira.
Gerdauren arabera, 650.000 euroko inbertsio horren bidez, enpresak naturarekin, ingurumenarekin eta ohitura osasungarriekin duen "konpromisoa" agertu nahi du.