Gizartea -

Lapurreta Barakaldon

Gizon bat atxilotu dute, Barakaldon lapurreta egiteagatik

Lapurreta ostiralean izan zen, 18:00ak jota zirenean. Lapurrak supermerkatuko langileetako bat mehatxatu, eta 200 euro hartuta ihes egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean Barakaldon, bezperan udalerri horretako supermerkatu batean pistola batez mehatxu eginez lapurreta egitea egotzita. Lapurreta aurreko ostiralean izan zen, Ertzaintzak berak jakitera eman duenez.

Ostiralean, 18:00ak jota zirenean, gizon bat Barakaldoko Arrontegi auzoko supermerkatu batean sartu zen, arma bat eskuan, eta langileetako bati mehatxu eginez, kutxan zegoen dirua emateko agindu zion.

Lapurrak 200 euro hartu, eta ihes egin zuen.

Gertatutako horren berri jasotakoan, Ertzaintzaren agenteek ikerketa abiatu zuten, eta, lan horri esker, lapurretaren ustezko egilea identifikatu zuten. Susmagarria larunbat arratsaldean aurkitu zuten, Barakaldoko etxebizitza batean.

Atxilotuak (22 urte) polizia-aurrekariak ditu, eta epailearen esku utzi zuten igandean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea