Gizartea -

Iruzurra

740 pertsona atxilotu dituzte enpresa faltsuen aurkako operazio batean

Polizia Nazionalak jakitera eman duenez, 20,5 milioi euro baino gehiagoko iruzurra egin dute. 135 merkataritza elkarte ikertu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 740 pertsona atxilotu ditu eta beste 1.241 inputatu, 20,5 milioi euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik. Enpresa faltsuen aurka inoiz egin den operazio handiena da honakoa.

Segurtasun indarrek jakitera eman dutenez, 135 merkataritza elkarte ikertu dituzte. Ustez, ondorengo alorretan lan egiten zuten horiek: ostalaritza, eraikuntza, mezularitza, garbiketa eta lorezaintza. Enpresak Madrilen, Guadalajaran, Bartzelonan, Valentzian, Castellon, Alacanten, Almerian, Granadan eta Jaenen zeuden.

Atxilotuen artean enpresa faltsuetako hiru administratzaile daude. Inongo lan-jarduerarik gabe, Gizarte Segurantzan alta ematen zieten ustezko langileei, eta, horrela, langabeziako prestazioak edo atzerritarrentzako baimenak lortzen zituzten.

Enpresa horiek 8.400 alta baino gehiago egin zituzten eta 2.100 langabezia-prestazio baino gehiago lortu zituzten. Horrez gain, 362 atzerritarrek euren egoera erregularizatzea lortu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea