Gizartea -
Hezkuntza
Haurreskoletako zerbitzuak doakoa izan behar duela berretsi du ELAk
Hala eta guztiz ere, sindikatuarentzat "aurrerapausoa" da Eusko Jaurlaritzaren proposamena, zerbitzuagatik errentaren arabera ordaintzea.
Redacción
ELA sindikatuak berretsi du Haurreskolen zerbitzua doan eskaini beharra dagoela, baina aitortu du "aurrerapausoa" da Eusko Jaurlaritzaren proposamena, zerbitzuagatik errentaren arabera ordaintzea.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak atzo iragarri zuenez, 2015-2016 ikasturtetik aurrera "Haurreskolak" partzuergoko eskolen zerbitzua errentaren arabera ordaintzeko aukera aztertuko dute.
Sindikatuak prentsa-agiri batean azaldu duenez, Uriartek baieztatu egin zuen ELAk aurreko astean salatutakoa, hau da, azken urteotan behera egin duela Haurreskoletan izena ematen duten haurren kopuruak, familiek dituzten arazo ekonomikoak medio matrikula ordaindu ezin dutelako.
ELAren arabera, eguneko 5 ordutik beherako zerbitzuagatik hilean 160 ordaintzen dira, eta 5 ordutik gora 208 euro.
Sindikatuarentzat "ez da onargarria Jaurlaritzak egiten duena, esfortzu handia egiten duela esan, baina derrigorrezkoa ez den hezkuntza aldia izateagatik familiei ekarpenak eskatzea. Are gehiago, jakinda Haurreskolak doan izan daitezkeela AHTren kilometro erdi batek balio duena inbertituta.
"Haurreskolen unibertsaltasuna eta doakotasuna ez da, beraz, diru falta arazoa, Jaurlaritzaren borondate politikoa baizik", azpimarratu du ELAk.