Gizartea -

Zirkulazio istripua

Bilbao eta Santander arteko tren zerbitzuak orduak eman ditu etenik

Bi lokomotorak trenbidetik zihoazen hainbat behi azpian harrapatu dituzte, eta talkaren ondorioz bidetik atera dira. Tren zerbitzua 18:40an berrezarri dutela baieztatu du Adifek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao eta Santander arteko tren zerbitzua etenik egon da gaur goizean, bi lokomotorak Karrantza eta Traslaviña arteko trenbidean zeuden hainbat behi harrapatu ondoren. Tren zerbitzua 18:40an berrezarri dutela baieztatu du Adifek.

Ezbeharra 09:35ean gertatu da, baina ez da inor zauritu. Istripuaren eraginez, Santanderretik Bilborako bidea egiten ari zen trena bidetik atera da eta zerbitzua etenda gelditu da, Adifeko iturriek jakinarazi dutenez.

Tren zerbitzuaren etenak Bilbao eta Santander arteko bidea egiten duten bidaiarien trenei eragin die, hain zuzen ere, 08:00etan Santanderretik Bilbora eta 13:00etan Bilbotik Santanderrera atera diren trenei.

Renferen arabera, istripua gertatu den tartea ireki bitartean bidaiariek autobusez egin dute bidaiaren zati hori, eta gero trenean jarraitu dute bidaia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea