Gizartea -
M15
M15 mugimenduak manifestazioa deitu du Bilbon, 3. urteurrenaren harira
Manifestazioa larunbatean egingo da, "Ez mugarik, ez zorrik, ez beldurrik" goiburupean.
Erredakzioa
M15 mugimenduak manifestazioa deitu du larunbaterako Bilbon "Ez mugarik, ez zorrik, ez beldurrik" goiburupean, gizarte mugimenduaren hirugarren urteurrenaren harira.
Duela hiru urte sortu zen M15 mugimendua Madrilgo Puerta del Sol plazan eta denbora gutxian mundu osora zabaldu zen. Hala, milaka pertsona kalera atera ziren ustelkeriaren, langabeziaren, gizarte bidegabekerien eta krisi ekonomikoaren kontra.
Euskal Autonomia Erkidegoko M15 taldeak ezkerreko mugimendu guztiak elkartu nahi ditu, eta helburu hori lortzeko asmoz, manifestazio bat deitu du larunbaterako Bilbon.
M15 mugimenduko dozenaka ordezkari Bilboko Arriaga plazan elkartuko dira gaur goizean, eta bertan ohar bat irakurri dute.