Gizartea -
Ostiral goizean
Hiru familia etxegabetu dituzte Bilboko Zabalburu auzoan
Kaltedunek salatu dutenez, iruzur baten biktima izan dira: hileroko ordainketa inmobiliaria bati egiten zioten, etxebizitzen benetako jabea Banku Popularra zenean.
Erredakzioa
Hiru familia etxegabetu egin dituzte Bilboko Zabalburu auzoan. Aurretik, 100 pertsona inguru hiru etxebizitak dauden eraikinaren inguruan bildu dira, desjabetzea saihesten saiatzeko.
Tentsio uneak izan dira, izan ere, agente judizialak etxetik ateratzera joan direnean, familiei babesa ematera joan direnen oztopoa izan dute. Baina azkenean, Ertzaintzak bidea egitea lortu du eta etxetik atera dituzte.
Familiek inmobiliaria bati ordaintzen omen zioten eta iruzur egin dietela salatu dute, etxeak ez zirelako inmobiliariarenak Banku Popularrarenak baizik.
Bankuak ez omen du haiekin negoziatu nahi izan eta horregatik kaleratu dituzte.
Hiru familiek dagoeneko topatu dituzte etxe bitza berriak. Bik euren kabuz, eta hirugarrenari Bilboko Udalak gaur bertan eskaini dio etxebizitza.