Gizartea -
Gertaera
Gasteizko bikote bat itsasoan itota hil da, Chipionan
Ezbeharra 13:00 aldera gertatu da, Hiru Harrien hondartzan. Gizona emakumeari uretatik irteten lagundu nahian hil da.
Erredakzioa
Gasteizko bikote bat itota hil da Chipionako Hiru Harrien hondartzan, Cadizen. Biktimak itsasotik atera ditu Guardia Zibilak, baina ezin izan dituzte suspertu.
Guardia Zibilak berak aditzera eman duenez, gertaera 13:00 aldera izan da, Chipionako Hiru Harrien hondartzan.
Hildakoak Gasteizkoak dira, eta 60 urte baino gehiago dituzte. Antza denez, emakumea uretan sartu da, eta, handik ateratzeko arazoak zituela ikusita, gizona ere itsasora sartu da, laguntzeko asmoz.
Gizona uretan hil da, emakumeari lagundu nahian ari zela. Guardia Zibilak abisua jaso du, eta biak uretatik ateratzea lortu du. Emakumea suspertzen saiatu dira, baina alferrik.