Gizartea -

Homofobiaren kontrako eguna

Homosexualen eta transexualen kolektiboak: 'Lan asko dago egiteke'

Euskal Herriko gay, lesbiana, eta transexualen elkarteek erakundeen aldetik Euskal Herrian jasotzen ari den babesa txalotu dute. Aurrera begira, berriz, hezkuntzaren garrantzia azpimarratu dute.

Homofobiaren kontrako eguna. Artxiboko irudia.
Homofobiaren kontrako eguna. Artxiboko irudia.
Homofobiaren kontrako eguna. Artxiboko irudia.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, maiatzak 17, Homofobiaren eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da, eta helburu nagusia genero eta sexualitate aniztasunarekiko erabateko errespetua lortzeko bidean aurrerapausoak ematea da.

Euskal Herriko gay, lesbiana eta transexualen elkarteek erakundeen aldetik jasotzen ari diren babesa txalotu dute. Dena den, aurrera begira gizarte osoaren errespetua lortzeko hezkuntzaren garrantzia azpimarratu dute.

Bestalde, diskriminazioaren kontra borrokan jarraitzea defendatzen duen adierazpen instituzionala babestu dute euskal instituzioek, izan ere, azken urteetan aurrerapausoak eman badira ere, "lan asko dago egiteke", Euskal Herriko gay, lesbiana, eta transexualen elkarteek erakundeen arabera.

Eusko Legebiltzarrak era guztietako diskriminazioak gaitzetsi ditu

Homofobiaren eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Eusko Legebiltzarrak deklarazio instituzional bat onartu zuen maiatzaren 8an. Horren arabera, gay, lesbiana, bisexual eta transexualen kontrako indarkeria eta diskriminazio guztiak gaitzetsi zituen Gasteizko Ganbarak.

Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek sinatu zuten ebazpena, eta alderdiak bereziki "arduratuta" agertu ziren Amnistia Internazionalak salatutako hainbat kasurengatik.

Amnistia Internazionala

Homofobiaren eta Transfobiaren kontra egunaren harira, Amnistia Internazionalak eta beste erakunde batzuek Kamerun, Hegoafrika, Turkia, Bielorrusia eta Bulgaria herrialdeetan ematen den muturreko kriminalizazioa gaitzetsi dute. Hala, ebazpen bat sinatu dute gay, lesbiana, homosexual eta transexualen kontrako erasoak gelditzeko, atxilotuak askatzeko eta diskriminazioaren kontrako neurriak hartzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak LGTBI+ azken ordukoa