Gizartea -

Atzo desagertu zen

37 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bardeako Kanalean

Senideek atzo eman zuten gizonaren desagerpenaren berri, arratsaldeko 14:30etan. Orduan, Nafarroako Larrialdi Zerbitzuak haren bila aritu ziren iluntzera arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

I.M.Z. Zangozako 37 urteko bizilagunaren gorpua aurkitu dute gaur Bardeako Kanalean, haren bizikleta topatu zuten tokitik 17 kilometrora. Gizonezkoa atzo desagertu zen, Zangozan.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, senideek atzo eman zuten gizonaren desagerpenaren berri, arratsaldeko 14:30etan. Orduan, Nafarroako Larrialdi Zerbitzuak haren bila aritu ziren iluntzera arte.

Gaur, goizeko 7:00etan ekin diote berriro bilaketari, eta ordu horretan Nafarroako Gobernuaren helikopterotik gizonezkoaren gorpua ikusi dute.

Bilaketa lanetan Foruzaingoak, Guardia Zibila eta suhiltzaileak izan dira, Gurutze Gorriko boluntarioekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea