Gizartea -

Inmigrazioa

50 etorkin zeramaten bi patera iritsi dira Kanaria Handira

Gehienak ondo badaude ere, bi lagun erietxera eraman behar izan dituzte osasun azterketak egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 etorkin zeramaten bi patera Kanaria Handira iritsi dira gaur goizean.

Lehendabiziko patera 03:30etan iritsi da Meloneraseko hondartzara. Pateran, 23 gizon eta 2 emakume zihoazen. Kanarietako larrialdi-zerbitzuen eta Gurutze Gorriaren laguntza izan dute iritsi direnean, eta haietako bi erietxera eraman dituzte osasun azterketa zehatzak egiteko.

Bigarren patera Guardia Zibilak aurkitu du goizaldeko 05:30etan San Agustin inguruan. Patera horretan zihoazen 25 pertsonak Guardia Zibilak Arguineguineko portura eraman ditu, eta han Gurutze Gorriaren eta Kanarietako larrialdi-zerbitzuen laguntza jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea