Gizartea -

Donostia

Eskopeta zeraman gizon batek lapurreta egin du Donostiako banku batean

Eskuetan eskopeta bat hartuta eta aurpegia estalita zeraman gizonezkoak mehatxu egin die langileei, eta dirua eraman du. Ondoren, oinez egin du ihes.

Donostiako Caja Laboralen sukurtsala. EiTB
Lapurreta Euskadiko Kutxaren bulego batean

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek lapurretan egin du Euskadiko Kutxaren sukurtsal batean Donostian, eskuetan eskopeta bat zeramala, eta dirua eraman du, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

12:00ak aldera izan da gertakaria, Madrilgo etorbideko sukurtsal batean. Gizonak banketxean zeuden langileei mehatxu egin die eskopetarekin, eta dirua eraman du, oinez ihes egin aurretik.

Lapurretaren ostean, Ertzaintzak ikerketa abiarazi du eta martxan jarri du horrelako lapurretei aurre egiteko plana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea