Gizartea -

Heriotza

Santi Auzmendi jostun gipuzkoarra hil da

Auzmendik 73 urte zituen. Kiroletan ere trebea zela demostratu zuen Auzmendi denden jabeak. 2003an Europako txapelduna izan zen atletismoan, beteranoen kategorian.

Santiago Auzmendi moda-sortzailea. Argazkia: Harian
Santiago Auzmendi moda-sortzailea. Argazkia: Harian
Santi Auzmendi jostuna hil da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Auzmendi, Auzmendi dendetako jabea, hil da, 73 urte zituela, Cadena Ser irratiak jakitera eman duenez.

Jostuna Lazkaon (Gipuzkoa) jaio zen eta kiroletan ere trebea zela demostratu zuen. 2003an Europako txapelduna izan zen atletismoan, beteranoen kategorian.

Auzmendi Donostian hil da. Gipuzkoako hiriburuan 40 urte zeramatzan lanean. 'Donostiako estiloa' zigilu partikularra sortu zuen bertan.

Ibilbide oparoa

20 urte zituela aurreneko denda zabaldu zuen Lazkaon eta merkatari gisa ibilbide oparo bati hasiera eman zion; izan ere, denda oso ospetsuak ditu Donostian.

Ospitaleko ZIUn astebete eman du Auzmendik, eta azkenean hil egin da.

Moda-sortzaileak hileta-elizkizunik ez egitea eskatu zuen eta ez dute zeremoniarik egingo, jostunaren senitartekoek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa