Gizartea -
Epaia
Bartolos klaneko bi kide zigortu dituzte adingabe bati jazartzeagatik
5 eta 3 urteko kartzela-zigorrez gain, zigortutako bi pertsonek batera 23.500 euroko kalte-ordaina eman beharko diote adingabeari, "eragindako kalte psikologiko eta moralengatik".
Erredakzioa
Arabako Probintzia Auzitegiak 5 eta 3 urteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Bartolos ijitoen klaneko bi kideri, 13 urteko neskatila bati bi urtez jazartzeagatik, eraso eta mehatxu egiteagatik, Gasteizen.
Halaber, zigortutako bi pertsonek batera 23.500 euroko kalte-ordaina eman beharko diote adingabeari, "eragindako kalte psikologiko eta moralengatik", auzitegiak emandako epaiaren arabera. Gorenak helegitea aurkeztu dezake horren kontra.
Auzitegiak hirugarren inputatu bat errugabetzat jo du, adingabeak egoitza polizialean soilik ezagutu zuelako erasoen ustezko egile moduan, eta ahozko bista zalantzak izan zituzten.
Halere, epaiak probatutzat eman ditu beste bi auzipetuen aldetik adingabeak jasandako erasoak eta mehatxuak. Gertaerek haurrarengan "izuaren, larritasunaren eta gutxiagotasun sentimenduak" eragin zituen, eta tratamendu psikologikoa behar izan du.
Halaber, epaiaren arabera, Gasteizeko Udaltzaingoak neskatilari babes dispositibo bat ezarri behar izan zion.