Gizartea -

Denboralea

Abisu horia ezarri dute euriteengatik, Araban eta Gipuzkoan

Euri-zaparrada handiak espero dira, eta metro karratuko 15 litro pila daitezke 24 orduko epean.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du datozen orduotarako espero diren euriteengatik. Abisua larunbat honetako 18:00etatik igandeko 18:00ak arte izango da indarrean.

Zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez, euri-zaparrada handiak espero dira, eta metro karratuko 15 litro pila daitezke 24 orduko epean. Batez ere, Gipuzkoan eta Araba ekialdeko zenbait zonaldetan.

Horrez gain, txingorra eta haize-bolada gogorrak espero dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea