Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia Gipuzkoan eta Araban, zaparrada handiak egon litezke eta

Bi lurralde horietako zenbait puntutan metro koadroko 15 litro baino gehiago jaso litzakete, batez ere igande honetako arratsalde-gauean. Abisua asteleheneko 6:00etara arte egongo da indarrean.

Gasteiz. Argazkia: Jose Antonio Ortiz de Zarate.
Gasteiz. Argazkia: Jose Antonio Ortiz de Zarate.
Gasteiz. Argazkia: Jose Antonio Ortiz de Zarate.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan eta Araban abisu horian daude, igande honetan, prezipitazio handiak egon litezke eta. Hain zuzen ere, Bi lurralde horietako zenbait puntutan metro koadroko 15 litro baino gehiago jaso litzakete, batez ere igande honetako arratsalde-gauean. Abisua asteleheneko 6:00etara arte egongo da indarrean. Zaparradak handiak izan litezke eta txingorra ere bota lezake; haizea zakar edo oso zakar ibiltzeko aukera dago.

Hortaz, igandean hodeiak, zaparradak eta giro nahiko hotza izango ditugu. Lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu; oso irregularki banatuko dira, baina sarriago botako ditu eta indartsuagoak izango dira ekialdean. Nafarroa iparraldean zaparrada trumoitsu handiak bota ditzake eta txingorra egin. Mendebaldean euri gutxiago egingo du, eta iluntzerako atertzera egingo du. Tenperatura maximoak 13-14 ºC-ren bueltan geratuko dira barnealdean eta 15-16 ºC-ren inguruan kostaldean. Elurra egin dezake 1.500 metrotik gora.

Astelehenean zertxobait hobera egingo du eguraldiak. Goizaldean eta goizean goiz zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu ekialdean, baina goizean atertu eta ostarteak irekiko dira. Eguerdian giro nahikoa txukuna izango dugu, baina arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta euria egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina, hala ere, tenperatura 1 edo 2 ºC igoko da. Goizaldean eta goizean goiz elur-kota 1500 m inguruan egongo da.

Asteartean hobekuntza garbiagoa izango da. Goizean ostarte politak irekiko dira. Arratsaldean, berriz, hodei gehiago sortuko dira barnealdean eta tantaren bat edo beste egin dezake. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira eta 18-20 ºC-ren bueltan geratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea