Gizartea -
ERASOA
Adingabe baten kontrako sexu-erasoa salatu dute Atarrabian
Udalak gaitzetsi egin du, eta Atarrabiako Mugimendu Feministak kontzentrazioa deitu du astelehenerako, udaletxe parean.
Erredakzioa
Adingabe batek ustez bart gauean jasan duen sexu-erasoa ikertzen ari da Foruzaingoa. Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, gertaera 01:30 inguruan jazo da.
Atarrabiako Udalak ustezko erasoa gaitzetsi du ohar batean, eta babesa eskaini die erasoa jasan omen duen adingabeari eta haren familiari. Udalak esan du bere esku dagoen guztia egingo duela ikerketa argitzeko.
Horrelakoei aurre egiteko neurriak eta ekintzak bultzatzearen alde hitz egin du da Udal Gobernuak.
Atarrabiako Mugimendu Feministak gertatutakoa salatu du, eta kontzentrazioa deitu du astelehenerako. Atarrabiako udaletxearen parean egingo dute, 20:00etatik aurrera.