Gizartea -

Oxfam Intermonen txostena

Sendiek enpresa handiek baino 50 aldiz gehiago ematen dute zerga bidez

Gobernuz kanpoko erakundeak zerga erreforma egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari 'gizarte bidezkoagoa lortzeko'.

Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egungo zerga sistemarekin, familiek enpresa handiek baino 50 aldiz gehiago ordaintzen dute zerga bidez, Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez. Hori dela eta, zerga erreforma egiteko eskatu diote Oxfam Intermoneko arduradunek Espainiako Gobernuari.

Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak zerga sistemari buruzko txostena egin du, "Hainbeste daukazu, hainbeste irabazten duzu? Fiskalitate justuagoa gizarte bidezkoagoa lortzeko" izenekoa, eta gaur aurkeztu du kazetarien aurrean.

Erakunde horretako kide batek azpimarratu duenez, Espainiako zerga sistemak diru gutxi biltzen du, Europako batez bestekoa baino zazpi puntu gutxiago, eta diru gehiena familiek eta ez enpresek jartzen dutela nabarmendu du.

Zerga bidez jasotzen den diru-kopuruaren % 90 familiek jartzen dute, eta enpresek % 10, eta % 2 soilik jartzen dute enpresa handiek, txostenaren arabera.

Espainiako Gobernuak datozen hilabeteetan zerga erreforma bideratuko duela baliatuta, Oxfam Intermonek sistemaren eraginkortasun ezak eta desorekak zuzentzeko eskatu dio. Gobernuz kanpoko erakundearen iritziz, murrizketen eraginez Espainiako familien erosteko ahalmena gutxitu egin da.

"Fiskalitate justuagoa eta gizarte bidezkoagoa lortzeko, diru gehiago bildu behar da, eta aberatsek eta enpresa handiek ahalegin handiagoa egin behar dute horretarako", azaldu dute. Halaber, progresibitatea bermatzeko eta zerga iruzurrari mugak jartzeko ere eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea