Gizartea -

Palmako aireportua

Ryanairreko hegazkin batek emergentziazko lurreratzea egin du Palman

Komandanteak lurreratzeko trenean sua zegoela ohartarazi eta gero lurreratu da Palmatik Memmingen (Alemania) hirira 148 bidaiari zeramatzan hegazkina.

Ryanairreko hegazkin bat lurreratzen. Argazkia: EITB
Ryanairreko hegazkin bat lurreratzen. Argazkia: EITB
Ryanairreko hegazkin bat lurreratzen. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair konpainiako hegazkin batek emergentziazko lurreratzea egin du Palmako aireportuan. Hala ere, ez da inor zauritu.

Komandanteak lurreratzeko trenean sua zegoela ohartarazi eta gero lurreratu da, Mallorcako aireportutik jakitera eman dutenez.

Irlandar konpainiako hegazkin honek 148 bidaiari zeramatzan Palmatik Memmingen (Alemania) hirira, eta 06:43an aireratu da Son Sant Joanetik.

Halere, hegazkinak lurreratzeko trenean arazo bat zuela eta, pilotuak Palmako aireportura itzultzea erabaki du, eta arazorik gabe lurreratu da.

Halakoetan egin ohi denez, Palmako aireportuak emergentziazko plana abiarazi du 07:20 aldera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea