Gizartea -

Belgikan desagertuta

Kulturako hainbat kidek Hodei Egiluz bilatzen segitzeko eskatu dute

Idazleak eta bertsolariak ekimenera batu dira, eta eskutitzak eta bertsoak bidali dizkiete Belgikako agintariei Hodei Egiluzen bilaketa bertan behera ez uztea eskatzeko.

Hodei Egiluz Anberes erdigunean ikusi zuten goizaldeko 04:30ean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal kulturako berrogeita hamar pertsona inguruk eskutitzak eta bertsoak bidali dizkiete Belgikako agintariei Hodei Egiluz bilatzen jarraitzeko eskatzeko. Gazte galdakaoztarra urriaren 19an galdu zen Amberesen, Belgikan.

Aipaturiko idatziak Gernikako Euskal Herria Museoan eta Balmaseda erdiguneko plaza batean erakusgai jarriko dituzte igande honetan, Bizkaiko ikastolen Ibilaldia jaiaren eta Euskal Eskola Publikoaren jaiaren harira.

Ekimenarekin bat egin dutenen artean daude, besteak beste, Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea eta Edorta Jimenez idazleak eta Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariak.

Ekimenaren bultzatzailea den Hodei Bila taldeak orain arte antolatu dituen ekitaldietako argazkiak erakusgai jarriko ditu eta Hodei Egiluzen gurasoentzako babes mezuak liburu batean jasoko dituzte.

Bestalde, udan Europako herrialderen batera joateko asmoa dutenei Hodei Egiluzen argazkia emango diete Europan zehar banatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea