Gizartea -
Lapurreta
Groseko aparkaleku pribatu batean indarrez sartu dira 40 autotan
Goizean goiz, 40 auto inguru kristalak apurtuta zituztela agertu dira. Udaltzaingoek ez dute konfirmatu autoetan lapurtu ote duten.
40 auto ingurutan indarrez sartu dira Donostiako Gros auzoko aparkaleku pribatu batean, Udaltzaingoek jakinarazi dutenez.
Iturri horiek azaldu dutenez, auzokide batek goizean-goiz deitu die, aparkalekuan sartu eta hainbat autok kristalak apurtuta zituztela ohartarazi du. Uste dute nobaitek aparkalekura sartzeko atea irekita utzi zuela eta udaltzaingoak eta ertzainak bertan ari dira lanean.
Udaltzaingoek ez dute konfirmatu autoetan lapurtu ote duten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea