Gizartea -
Istripua
3 gazte oso larri daude deskarga elektriko bat jasan ostean, Tenerifen
Hiruak larri daude, elektrokutatuta. Suhiltzaileek bi erreskatatu dituzte estazio transformagailu batetik.
12, 15 eta 16 urteko hiru gazte larri zaurituta daude Santa Maria del Marreko (Santa Cruz de Tenerife udalerrian) futbol-zelaiaren alboan dagoen estazio transformagailu batean deskarga elektriko bat jaso ostean.
12:40 inguruan larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute, hiru gazteek laguntza behar zutela esanez, deskarga elektriko bat jaso dutelako. Bi anbulantzia bertaratu dira.
Horrela, konpainia elektrikoko pertsonala ere bertara joan da eta hornikuntza elektrikoa moztu dute, larrialdi zerbitzuko taldearen lana errazteko.
Bere aldetik, suhiltzaileek hiru gaztetatik bi erreskatatu dituzte estazio transformagailu barrutik. Guztiek dute elektrokuzio larria eta ospitalera eraman dituzte.